XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Gordailuan utzitako fidantzaren ordainagiria edo frogagiria, 423.368 zenbakiko kontuan Gipuzkoa Donostia Kutxan , titularra Ogasuneko Zuzendaritza Nagusia Eibarko Zerga Bulegoa izanik.

Fidantza horren 7enbatekoa 1. lizitazioko enkanterako balio motaren % 20koa izango da sorta bakoitzerako.

c) Jatorrizko idatzi sinatua, aukeratu den finka edo sorta eta egiten den diru eskaintza adieraziko dituena.

Azken honek ezarritako gutxienekoa estali beharko du.

a) eta b) apartatuetan adierazitako agiriak haien kopiak edo jatorrizkoak izan daitezke, behar bezala erkaturik.

Esleipena:

Behin enkante Mahaia eratuz gero, Zergabilketari buruzko Erregelamenduak 139.2 artikuluan eta Ogasun eta Finantza Departamentuko azpiegitura organikoa eta funtzionalari buruzko martxoren 17ko 27/1992 Foru Dekretuak agindu bezala eratuta geratuko dena, ekitaldiari hasteko ondasunen zerrenda eta enkantea arautu behar duten baldintzak irakurriko dira, iragarki honen arabera.

Jarraian itxitako gutunazalean aurkeztutako proposamenak zabalduko dira eta enkante Mahaiak jaso den eskaintzarik onenari esleituko dio sorta bakoitza, eta horren ondoren enkantea amaitutzat joko da eta dagokion akta egingo da.

Bi eskaintza berdin egotera, lehenago jasotakoari esleituko zaio.

Lehen lizitazioa amaiturik inorenganatu gabeko ondasunak zuzenean esleitu daitezke hilabeteko epearen barruan, indarrean dagoen Zergabilketari buruzko Erregelamenduak 140. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera.

Sortaren bat ez lehen lizitazioan, ez zuzeneko esleipenaren bidez inorenganatu ez bada, bigarren lizitazioa egingo da jarraiko eran.

3. Bigarren lizitaziorako eskaintzak, norgehiagoka:

Lizitatzaile guztiek enkante Mahaian aurkeztu beharko dute, berori hasteko orduan, Kutxako 423.368 zenbakiko kontu korrontean fidantza eratu izanaren ordainagiriarekin, berori gutxienez bigarren lizitaziorako oinarriaren % 20koa izanik.

Esleipena:

Behin Mahaia eratuz gero, Zergabilketari buruzko Erregelamenduak 139.2 artikuluan eta Ogasun eta Finantza Departamentuko azpiegitura organikoa eta funtzionalari buruzko martxoren 17ko 27/1992 Foru Dekretuak agindu bezala eratuta geratuko dena, ekitaldia hasteko idazkariak ondasunen zerrenda eta enkantea arautu behar duten baldintzak irakurriko ditu, iragarki honen arabera, eta gordailuak onartu ondoren, norgehiagokaldia hasiko da, sorta bakoitza eskaintzaile onenari esleituz, eta guzti horren akta egin beharko da.

Lizitazio hau sortaren bat esleitu gabe gertazen bada, sorta hori zuzeneko kudeaketa bidez esleitu ahal izango da, indarrean dagoen Zergabilketari buruzko Erregelamenduak 140. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera.

LEHENTASUNEKO KARGAK: Ez da lehentasunezko kargarik ezagutzen.

IBILGAILUAK DAUDENEKO TOKIA: Bernardina Reyen jabetzako lokalean, Txonta kaleko 4ean (Eibar), eta bulego orduetan ikus daitezke.

OHARRA: Zordunari, kargen titularrei, baleude, eta helbide ezezagunean egoteagatik zuzenean jakinarazi ezin zaien interesatu guztiei, ediktu hau argitaratuz legezko birtualitate osoarekin jakinarazitzat hartuak egon daitezen.

ERREKURTSOAK: Zergabilketako iharduketa honen aurka interesatuek berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete Ogasuneko Zuzendaritza Nagusiko Zerga Bulegoak Koordinatzeko Unitatean, hamabost laneguneko epearen barruan, dagokion jakinarazpena jaso edo ediktu hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunetik aurrera, edota erreklamazio ekonomiko-administratiboa, epe beraren barruan, Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboan, eta errekurtso horiek ez dute prozeduaren etenik ekarriko, indarrean dagoen Zergabilketari buruzko Erregelamenduak 90. artikuluan adierazten dituen baldintzak eta eskakizunak betetzen ez badira.